Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/08/27

Pasaiako ahotsez jantzitako Easo Abesbatzaren psikodelia polifonikoa Donostiako Hamabostaldian

Victoria Eugenia antzokian ospatu zen, abuztuaren 28an, eta bete egin zen aretoa

Easo abesbatzak Nizugu izena duen haur-opera aurkeztu zuen atzo, Donostiako Musika Hamabostaldiaren 86. edizioan. Haur, gazte eta familiarteko publikoarentzat sortua dagoen lan honetan hainbat gai jorratzen dira: eskola, lagunak, familia eta norbera. Nola pasatzen gara batetik bestera? Nola hitz egiten dugu? Nola mugitzen gara? Nola egiten dugu harrera? Pertsona bera al gara ingurune guztietan? Ekimenean Pasaiak protagonismo handia izan zuen, izan ere, Pasaia Musikaleko zenbait ikasle eta irakaslek parte hartu zuten:

Abeslarien artean: Enara Elberdin, Missiel Calvo, Nora Osma, Iraide Urbistondo, Alain Sánchez, Aitana Blanca, Lucia Gonzalez eta Paula Peña.
Orkestra-zuzendaria: Lucia Arzallus.
Musikaria: Aimar Etxaide.
Jantziak: Eider Barrenetxea (ikasle ohia).
Gorka Miranda Pasaia Musikaleko zuzendaria emanaldiaren koordinatzaileetako bat izan zen, eta Aitor Brion Kulturako eta Ondareko zinegotzia operaren estreinaldia ikusten izan zen.

Zorionak eta zorte on ekimenean parte hartu duzuen guztioi!