Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/06/13

Neus Aguado idazlea Hugoenea etxean izango da

Ekainaren 16tik 30era.

Neus Aguado idazlea Donibaneko Santiago plazan kokatua dagoen Hugoenea etxean izango da ekainaren 16tik 30era. Pasaiako Udalak eta EIEk (Euskal Idazleen Elkarteak) duten hitzarmenari esker sortzaileek  euskaraz edo eremu urriko beste hizkuntza batean beraien sormen lanak burutzeko hartzen dute aterpe eta liburutegiarekin batera ekimen ezberdinak antolatzen dituzte. Ongi etorri Neus!