Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/10/23

Neurri berriak urriaren 23tik aurrera, covid-19aren hedapena gelditzeko

PREBENTZIO-NEURRI ESPEZIFIKOAK

1.– Gomendio orokorrak.

1.1.– Agindu honen I. eranskinean jasotako udalerri edo oinarrizko osasun-eremuetatik ez irtetea eta horietara ez sartzea, honako kasu hauetan izan ezik: osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezi-menduetara joateagatik egiten diren joan-etorrietan, eta baita lan-arrazoiengatik, ikasketengatik, ohiko bizilekura itzultzeagatik, mendeko pertsonak zaintzeagatik edo ezinbesteko arrazoiengatik egiten diren joan-etorrietan ere.

1.2.– Bizikidetza egonkorreko taldetik kanpoko gizarte-topaketak murriztea.

1.3.– Ezinbestekoa ez den eta geroratu daitekeen edozein familia- edo gizarte-jarduera bertan behera uztea edo atzeratzea.

1.4.– Ahal den neurrian, bizikidetza egonkorreko taldera murriztea barruko espazioetako gizarte-topaketak, eta gizarte-elkarrekintzako jarduerak espazio ireki eta ondo aireztatuetan egitea.

2.– Neurri orokorrak.

2.1.– Bertan behera uzten da taldeko edozein kirol-jarduera, martxan dauden kirol-lehiaketa ofizialak izan ezik. Bakarka bakarrik egin ahal izango da kirola.

2.2.– Debekatuta dago 21:00etatik 06:00etara haur-parkeak, parke publikoak eta plazak erabil-tzea, pertsonen joan-etorrietarako izan ezik.

2.3.– Debekatuta dago alkohola saltzea merkataritza-establezimenduetan 21:00etatik 08:00etara bitartean.

2.4.– Establezimentu komertzialek, elikagai-denda, botika eta erregaiak txikizka eta etengabeko zerbitzuan banatzen dituzten zerbitzuguneek izan ezik, 21:00etan itxi beharko dute. Ordu horretan itxi beharko dute apustu-etxeek, kasinoek eta bingoek.

3.– Ostalaritzako eta jatetxe-arloko establezimendu eta zerbitzuetako neurriak.

3.1.– Debekatuta dago ostalaritzako eta jatetxe-arloko establezimendu eta zerbitzuetako barran kontsumitzea. Mahaian eta eserita soilik hartu ahal izango da kontsumizioa.

3.2.– Ostalaritzako eta jatetxe-arloko establezimendu eta zerbitzuek 21:00etarako itxi beharko dute. Ordu horretatik aurrera, lokalak itxita egon beharko du, jenderik gabe, eta ezin izango da berriro ireki 06:00ak baino lehen. Neurri horiek asteko egun guztietan aplikatuko dira, jaiegunak barne.

3.3.– Maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izango da establezimenduko langile eta bezero guz-tientzat, janaria eta edaria kontsumitzen ari diren une horretantxe izan ezik.

3.4.– Debekatuta dago zutik egiten den edozein jatetxe-jarduera, hala nola koktelak edo antzekoak.