Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/11/21

Nerabezaroa eta sexualitatea hizketagai, gurasoei zuzendutako hitzaldietan

Azaroaren 23an Donibanen eta 28an Trintxerpen

Haurren eta nerabeen eskubideen aldeko nazioarteko egunaren harira antolatutako ekintzen artean, gurasoei zuzendutako hitzaldiak izango dira datozen egunetan.

Goxatu sexu eta genero aholkularitzaren eskutik “Nerabezaroa eta sexualitatea” gaia lantzeko bi hitzaldi eskainiko dira. Hitzorduak hauek dira:

  • Azaroak 23, osteguna, 18:00etan, Donibaneko Kulturguneko Topagune gelan
  • Azaroak 28, asteartea, 18:00etan, Trintxerpeko Ulia Kultura Aretoan (Ulia Etorbidea, 13)

Hitzaldietan parte hartzeko izena eman behar da eskubidean@pasaia.net helbidean, azaroaren 22a baino lehen Donibanerako, azaroaren 27a baino lehen Trintxerperako.

Euskara zein gaztelera erabili ahal izango direnez, izena emateko garaian zein hizkuntza erabiliko den zehaztu behar da.