Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/09/21

Nagusien etxeentzako dirulaguntzak 2022

Eskaerak aurkezteko, urriaren 10era arte

Pasaiako Udalaren Gizarte Ekintza Sailak nagusien etxeei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du.

Eskaerak aurkezteko epea, 2022ko urriaren 10era arte.

NON ESKATZEN DA?

ARAUDI APLIKAGARRIA

Udalak zorrotz jokatuko du emandako dirulaguntzak zuritzeari dagokionez, Legeak hala ezartzen duelako. Lana errazte aldera, Gizarte Ekintza Sailak gomendatzen dizue puntu hauek kontuan har ditzazuen:

  • Jatorrizko fakturak edo konpultsatutakoak bakarrik onartuko dira, betiere, dagokien PFEZ edo BEZa dutenak. Titularra PFEZ edo BEZ ordaintzetik salbuetsita badago, salbuespen hori zer artikulutan oinarritzen den zehaztu beharko da.
  • Hartze-agiriek ez dute balio.