Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/12/21

Antxoko Nafarroa Etorbidean istripuak ekiditeko sistema berria

Pibote-sistema bat ezarri da debekatutako aurreratzeak ekiditeko

Udalak bide-segurtasuna bermatzeko sistema berria instalatu du Pasai Antxoko Nafarroa Etorbideko errepidean. Zehatzago, pibote-sistema bat ezarri da Renferen eraikinaren kanpoaldean, Donostiarako noranzkoan dagoen autobus geltokiaren inguruan.

Elementu horiei esker zonalde horretan autobusaren geldialdien ondorioz eman ohi diren auto-aurreratzeak ekidingo dira. Maniobra horiek debekatuta daude, eta gainera, kontrako noranzkoan datozen ibilgailu gidarien nahiz zebrabidea igaro lezaketen oinezkoen segurtasuna arriskuan jartzen dute.

Hori horrela izanik, eta aurrerantzean istripuak ekiditeko, denera sei pibote malgu instalatu dituzte Zerbitzuetako langileek, Udaltzaingoaren laguntzarekin.