Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/03/31

Portuko agintaritzaren oharra: Nabigazio mugatua kanalean

Apirilaren 1ean

2021eko apirilaren 1ean jarduketak egingo dituzte kanalaren inguruan, eta horretarako, nabigazioa mugatu egingo da. Hasiera batean, lan-aldia 10:00etatik 15:00etara izango da, baina, beharrezkoa izanez gero, beste aldi bat jarriko da, 16:00etatik 20:00etara.

Guardia Zibilaren ontziek perimetro bat mugatuko dute, eta perimetro horretan arrantza-ontziek eta ontzi txikiek ezingo dute nabigatu. Perimetro hori handitu egingo da jarduketek hala eskatzen duten une jakinetan, non arrantza-ontziek eta ontzi txikiek ezingo duten kanaletik ibili. Gainerako denboran kanaletik ibili ahal izango dute, Guardia Zibilak emandako argibideei jarraituz.

Portuko II. gunean urpekaritza egitea debekatuta dago 10:00etatik 15:00etara, eta jakinarazten da jarduera hori arriskutsua dela eremu mugatutik gutxienez milia bateko erradioan. Gogoratu beharrik ez dago I. gunean urpekaritza eta bainua debekatuta daudela.

 

Argibideren bat behar izanez gero, deitu Portu Agintaritzara, 943 35 18 44 telefono zenbakira.