Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/05/31

Musikaldia 2022

Trintxerpen, ekainaren 4an

Musikaldiak, Euskal Herriko Musika Eskolen jaiak, 25 urte bete ditu eta aurten ere Pasaian ospatu nahi izan dugu, lehenbiziko aldian egin zen bezalaxe. Ilusio berezia egiten digu efemeride honek, eta, horregatik, hasierako formatua berreskuratu nahi izan dugu, eta 1997an lehen Musikaldiaren ospakizuna sustatu zuen leitmotiv-a aldarrikatu: «Musika elkarrekin egitea”, irakasleek eta ikasleek osatutako musika-talde handiak sorturik, gure ikastetxeetan egunez egun egiten den lana kalera ateratzeko.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 50 eskolatako 2467 ikasle Trintxerpe eta San Pedroko hainbat gunetan banatuko dira, gonbidatutako talderen batekin batera, jardunaldiari musika eta kolorea erantsiz. 388 lagun trikitixa eta pandero jotzaileen kalejira handi batean, 650 ahotsetik gorako abesbatza, 300 musikariz osatutako banda, 180 partaideko txistularien alardea, ia 200 kideko orkestra sinfonikoa, 100 laguneko akordeoi orkestra handi bat, 90 gitarretako talde bat, piano, ganbera eta perkusio guneetako 85 partaide, eta Pasaiako badia ontzi batean musikaz beteko duten 30 musikari (albokariak, dultzaineroak eta gaiteroak), 130 laguneko konbo handi bat eta hainbat estilotako 310 dantza ikasle izango dira parte hartuko dutenak musikaldi handi honetan.

 

EGITARAUA

PDF (2,5 Mb)

Dokumentuaren esplikazio txiki bat, jakiteko zer deskargatuko duten.

2022ko Musikaldia 9: 45ean hasiko da Trintxerpeko Gernika plazan,inaugurazio ekitaldiarekin eta EHMEren (Euskal Herriko musika eskolen elkartea) ohorezko batuta Josean Llorenteri emate ekitaldiarekin. Josean Llorente EHMEren sortzaileetako bat izan zen, eta hainbat agintalditan zuzendari izan zen.

Ekitaldi instituzionalaren ondoren, Pasaia Musikal eskola antolatzaileko musikariek Josu Elberdinek konposatutako abestia joko dute. Amaitzean, taldekideak goizean zehar musika jarduerak egingo diren tokietara joango dira.

Jaiari amaiera emateko, Rockalean taldeak Euskadi Etorbidea animatuko du 16: 30etik 18: 30era.

Egonezinik itxaroten zaituztegu. Musikaren egun handia izango da.