Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/06/18

Juanje Neira udal musika eta dantza eskolan ikasle berrientzako matrikula ireki da

Ekainaren 23tik aurrera, Pasaia Musikaleko webgunean

Juanje Neira Udalaren Musika eta Dantza Eskolak ikasle berriei zuzendutako matrikulazio-aldia irekiko du datorren astelehenean, ekainaren 23an, 09:00etatik aurrera. Hezkuntza-eskaintza inklusiboa, askotarikoa eta adin-mugarik gabea izango da.

Izen-ematea, ahal dela, online egingo da webgune ofizialaren bidez: https://www.pasaiamusikal.eus

ADIN ETA MUSIKA GUZTIENTZAKO ESKOLA

Juanje Neira Eskolaren hezkuntza-proposamena 3 urtetik aurrerako haurrei, gazteei, helduei eta adinekoei zuzenduta dago, adin-mugarik eta aldez aurreko baldintzarik gabe.

Prestakuntza-eskaintzan musika klasikoko nahiz musika modernoko instrumentu- eta ahots espezialitate guztiak sartzen dira, interes, maila eta ibilbide desberdinetara egokituz.

Gainera, taldeko irakasgaiak eta teoriko-praktikoak ematen dira, hala nola musika-hizkuntza, harmonia, instrumentu- eta ahots-taldeak, konboak, besteak beste.

Euskal Dantzaren irakaskuntza ere eskolaren hezkuntza eskaintzaren parte da, adin eta maila ezberdinei zuzendutako klaseekin, gure herri kulturaren ezagutza eta transmisioa sustatuz.

2025-2026 IKASTURTEKO BERRIAK

Aurten bi proposamen berri eta berritzaile gehitu dira:

  • Musika-hezkuntza goiztiarra (3 urte): haurrentzat, jolasaren, mugimenduaren eta elkarreraginaren bidez, musikarako hastapen ludiko eta bizipenezkoa.
  • Musika-ekitaldiak soinuztatzeko eta grabatzeko ikastaroa: zuzeneko soinuaz, mikrofoniaz eta musikagrabazioaz ikasi nahi dutenentzat oinarrizko prestakuntza teknikoa.

Eskola publiko, ireki eta hurbila, non musika, dantza eta kultura egunero bizitzen diren.

 Online matrikulazioa ekainaren 23tik aurrera: www.pasaiamusikal.eus
Tlefnoa: 943 396 055