Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/09/28

Mugikortasun jardunaldiak 2023

Urriaren 16tik 29ra

Pasaiako Udalak, Trintxerpe Klub Atletikoarekin elkarlanean, Mugikortasunaren Jardunaldiak antolatu ditu, bizikletaren erabilera, mantentzea eta zirkulazioa ardatz hartuta. Jardunaldien helburua da bizikleta mugikortasun aukera gisa sustatzea, erabiltzeko oztopoak kenduz eta pasaitar guztiei ahalik eta erraztasun gehienak emanez.

Mugikortasunaren Jardunaldiak kontzientziazio-kanpaina bat dira, herritarrak garraio publikoaren eta bizikletaren erabilerari eta oinez ibiltzeari buruz sentsibilizatzeko eta pasaitarrak garraiobide horiek erabiltzera animatzeko. Urriaren 16tik 29ra bitartean, interesdunek jarraian zehazten diren jardueretan parte hartu ahal izango dute.

Helduentzako bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroa

Hastapen-ikastaroen bosgarren edizioa urriaren 16tik 27ra egingo da. Helduei zuzenduta dago eta Arenederreko pistetan eta Trintxerpeko frontoian egingo da goizeko 10:00etatik 12:00etara.

Izen-ematea doakoak da eta plazak izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira. Aurreko urteetan parte hartu ez duten 0 mailako pertsonek izango dute lehentasuna.

Bizikleta prest jartzeko tailerra

Urriaren 28an, larunbata, bizikletaren oinarrizko mantentze tailerra egingo da. Tailer honetan parte-hartzaileek bizikleta prest izateko oinarrizko lanak egiten ikasiko dute. Tailerra Araneder kirol guneko frontoi txikietan egingo da goizeko 10:00etatik 12:00etara.

Izen-ematea doakoa da eta tailerra hasi aurreko ostegunera arte egin daiteke. Plazak izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Bizikleta irteera eskualdeko bidegorri saretik

Irteera urriaren 29an izango da, 10:00etan, San Pedro eta Arditurriko meategien arteko ibilbide zirkularra egiteko.

San Pedroko frontoian hasiko da eta Trintxerpen (Correos), Antxon (Nafarroa Iribidea 24) eta Errenterian (Gamon Zumardia) izango ditu geldialdiak. Parte hartzeko, beharrezkoa izango da gutxieneko maila bat izatea bizikletan ibiltzen.

Izen-ematea doakoa da eta irteera eguna baino lehenagoko ostegunera arte egin ahal izango da. Plazak izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira. Bertaratzen direnek beren bizikleta, kaskoa, ura eta hamaiketakoa eraman beharko dituzte.

Izen-ematea

Edozein jardueratarako izen-ematea HAZeko bulegoetan edo inprimaki hau betez egin daiteke.