Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/09/03

Pasaiak bat egingo du mugikortasunaren Europako astearekin

Irailaren 13tik 24ra

Izaskun Gómez, alkatea: “Auto pribatuaren ordezko garraioak erabiltzea funtsezkoa da klima-aldaketaren aurkako borrokan aurrera egiteko".

Pasaiako Udalak bat egingo du Mugikortasunaren Europako Astearekin, herritarrak garraio publikoaren, bizikletaren eta oinezko mugikortasunaren erabileran sentsibilizatzeko kanpaina batekin. Kanpaina irailaren 14an hasiko da, auto pribatuaren ordezko garraio-moduen erabilera sustatzera bideratutako ekintzekin, batez ere bizikletaren erabilera eta oinez ibiltzea sustatuko dira. Ildo horretan, Izaskun Gomez alkateak honako hau adierazi du: “Auto pribatuaren ordezko garraioak erabiltzea funtsezkoa da klima-aldaketaren aurkako borrokan aurrera egiteko".

Pasaian ekintza hauek aurreikusi dira Mugikortasunaren Europako Asterako: 

  • Bizikletaz ibiltzen ikasteko ikastaroak helduentzat, Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Sailarekin eta Trintxerpe Atletiko Klubaren euskarri teknikoarekin elkarlanean antolatuak. Ikastaroak Trintxerpen izango dira irailaren 14tik 25era 10:00etatik 12:00etara. Ikastaro bakoitzean 10 leku izango dira, izen-ematea doakoa da eta bi modutara egin daiteke: Pasaiako HAZ bulegoetan telefonoz, eta Pasaiako Udalaren web orrian. https://forms.gle/7wAdFjWUNBCVrxUF8
  • Bizikletak mantentzeko oinarrizko ikastaroa: mekanika, zulaketak konpontzea, koipeztatzea eta doitzea. Tailer hau herritar guztiei zuzendutakoa da. Irailaren 18an izango da 10:00etatik 13:00etara Trintxerpeko frontoian. Aldez aurretik izena eman behar da, doan, HAZ bulegoetan edo udalaren webgunean (https://forms.gle/7wAdFjWUNBCVrxUF8). Tailerrak gehienez 10 plaza izango ditu, eta izen-emate hurrenkeraren arabera esleituko dira.
  • Eskualdeko bidegorri-sarean bizikletaz ibiltzeko tailerra. Bizikletan ibiltzen gutxieneko trebezia duten herritar guztiei irekitako jarduera. Hitzordua irailaren 25ean izango da 10:00etatik 13:00etara, eta Antxoko Ibaiondo frontoitik irtengo dira. Izen-ematea doakoa da eta HAZ bulegoetan edo udalaren webgunean egin ahal izango da. (https://forms.gle/7wAdFjWUNBCVrxUF8). Ikastaroan 15 plaza izango dira, eta izen-emate hurrenkeraren arabera esleituko dira.
  • Pasaian bizikletak garbitzeko gune bat instalatzea. Udalak instalatuko du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Sailarekin elkarlanean.
  • Trintxerpen bizikletak konpontzeko gunea instalatzea, bizikleten mantentze-lanetarako honako elementu hauek izango dituena: balbula-mota askotara egokitzen den bonba, bihurkin laua, izar itxurako bihurkina, gurutze itxurako bihurkina, allen giltza-sorta, giltza finkoa, giltza ingelesa eta desmuntagarriak. Udalak instalatuko du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Sailarekin elkarlanean.
  • Mugikortasun astean (irailaren 14tik 25era) bizikletak mailegatzeko zerbitzua dohainik erabili ahal izango da. Horretarako, abian dauden mailegu-puntuetan beharrezko informazioa eta xehetasunak emango dira.
  • Zerbitzuari buruzko informazio gehiago: https://www.pasaia.eus/eu/bizibadia-txirrinden-mailegua
  • Tipitapa eta MakilFit. Ibilbidea oinez eta taldean Pasaiako badian zehar, ibilketa nordikoa eginez. Informazio gehiago: https://www.pasaia.eus/eu/tipi-tapa-inguratu-badia  / https://www.pasaia.eus/es/makilfit

Mugikortasunaren Europako Astea irailaren 13tik 24ra ospatzen da Europar Batasuneko herrialde guztietan. Ekimen honen helburua da astebetez auto pribatuaren ordezko garraiobideen erabilerari buruzko sentsibilizazio-ekintzak sustatzea eta gauzatzea.