Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/10/13

Mintzagun programaren barruan ardoak bereizten ikasteko tailerrak euskaltegietan

Mikel Salvador adituaren eskutik

Ardotan aditu Mikel Salvador hernaniarrak ardoak bereizten ikasteko oinarrizko hainbat jakingarri irakatsiko dizkie Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei datozen bi asteetan. “Ardo-dastatzea” izeneko tailerrak emango dituzte urriaren 17tik 28ra bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.

Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.

  • 2022-10-17: Oroitzene AEK (Lezo), 18:00 - 20:00 
  • 2022-10-19: EUE (Errenteriako Udal Euskaltegia), 10:00 - 11:15 
  • 2022-10-25: Xenpelar AEK (Errenteria), 15:00 - 17:00
  • 2022-10-26: PUE (Pasaiako Udal Euskaltegia), 09:30 - 11:30
  • 2022-10-27: Txirrita AEK (Pasai Antxo), 10:00 - 12:00
  • 2022-10-27: Intxixu AEK (Oiartzun), 18:00 - 20:00