Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/03/14
"Migrazioa eta emakume pasaitarra" dokumentala aurkeztu du Udalak
Ikusgai webgunean eta Youtube kanalean
Martxoaren 8a dela eta Pasaiako Udalak herriko elkarte eta kolektiboekin batera antolatu duen egitaraua feminismoaren, berdintasunaren eta emakumeen borrokaren inguruko jarduerez beteta dator. Ekimenen artean, Migrazio eta Berdintasun arloek kulturarteko topagune bat antolatu zuten Trintxerpeko Alkateordetzan martxoaren 12an. Hainbat gai jorratu ziren, hala nola kultura ezberdinetan emakume izatearen esanahia edota Pasaiako errolda genero ikuspegiarekin.
Halaber, egun horretan Migrazioa eta emakume pasaitarra dokumentala estrenatu zen:
Migrazio-prozesua ez da erraza. Hori jasan duten emakume pasaitarrek horren testigantza ematen dute ikus-entzunezko lan honetan. Ezjakintasuna, bakardadea eta beldurra ohiko sentimenduak dira emakume horien kontakizunetan. Migrazio eta Aniztasun Arloak, Berdintasun Arloak eta Gizarte Ekintza Sailak elkarrekin egindako lanari esker, Pasaiako Udalak informazioa jasotzeko, prozesu horretan laguntzeko eta aurrean dituzten erronka berriei aurre egiteko guneak ditu. Ezagutu ezazu bideo honen bidez errealitate hori, eta, nahi baduzu, hurbil zaitez Pasaian harrera, ezagutza, elkarrekiko errekonozimendua eta bizikidetza sustatzen diren gune horietara.