Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/06/28

Abian da Azkuene 42ko Mendiolabidea tartea berrurbanizatzeko obra

2020ko urtarrilean izandako lur-jausiaren ondorioz eremu horretan pasabidea egin beharra dagoelako gauzatuko da obra.  

Pasaiako Udalak egunak daramatza Trintxerpeko Azkuene 42ko Mendiolabidea zatia berrurbanizatzeko lanetan. 

Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi Iraitz Pazosek adierazi duenez, "2020ko urtarrilean Azkuene 42ko higiezinaren ondoan lur-jausia izan zen mendi-hegalean, eta ondorioz, pasabidea egiteko lanak egin beharrezkoak dira".

Obraren deskribapena

Lan horien helburua da jausitako ezpondari eustea eta lur-irristatzeak eragindako bidea lehengoratzea. Abian den proiektuan definitutako obren bidez, lurrari eusteko bidea egingo zaio lur-eremuan sartuta dauden altzairuzko erreien pantailen bidez.

"Obra horiek aspalditik ziren beharrezkoak, eta funtsezkotzat jotzen genuen lehenbailehen hastea, inguruko bizilagunen segurtasuna bermatzeko. 8 asteko epean amaitzea aurreikusten da", gaineratu du Pazosek.

Pasaiako Udalak 125.471,82 euro inbertituko ditu berrurbanizazio-obra horietan.