Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/09/14

Hemen dira 2026ko Mendi Jaiak

San Pedroko Pablo Enea auzoan, irailaren 18tik 20ra

Pasai San Pedroko Pablo Enea auzoko 2026ko Mendi Jaiak hemen dira berriro. Aurten, irailaren 18tik 20ra ospatuko dituzte auzoko jaiak, bi egun horiek barne. Bizilagunek egitarau oparoa prestatu dute, ostiraleko irekiera txupinazotik hasi (19:00etan izango da) eta igandeko itxiera txupinazora arte (20:00etan amaituko dira jaiak).

Jarraian, egun bakoitzeko egitaraua:

Irailaren 18a, ostirala

  • 19:00 Txupinazoa
  • 19:15 Buruhandiak eta txistulariak
  • 19:30 Sardina jana
  • 20:30 Afaria txosnan (bakoitzak berea)
  • 22:00 Dantza erakustaldia (Showtime taldea)
  • 23:30 Dj

Irailaren 19a, larunbata

  • 10:00 Diana
  • 11:00 Haur jokoak
  • 12:00 Apar festa
  • 16:00 Puzgarriak eta jokoak
  • 16:00 Partxis txapelketa (txosnan izena eman behar da)
  • 16:00 Mus txapelketa (Parisien tabernan eman behar da izena)
  • 17:00 Bote (La Cepa tabernan eman behar da izena)
  • 19:00 Buruhandiak
  • 20:00 Bokatak txosnan
  • 21:30 Karaokea
  • 23:00 Dj

Irailaren 20a, igandea

  • 10:00 Diana
  • 11:00 Herri kirolak
  • 11:00 Tortilla txapelketa
  • 13:30 Herri bazkaria (txosnan izena eman behar da)
  • 16:00 Haurrentzako emanaldia
  • 18:00 Txokolatada
  • 19:00 Buruhandiak
  • 20:00 Txupinazoa