Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2021/05/20
Roberto Alvarez Chans trintxerpetarrak idatzitako "Memorias de una pierna" eleberriaren aurkezpena
Maiatzaren 27an Trintxerpeko liburutegian
Roberto Alvarez Chans trintxerpetarrak berriki idatzitako "Memorias de una pierna" eleberria aurkeztuko du Trintxerpeko liburutegian, maiatzaren 27an, osteguna.
19:00etan. Eleberria Pasaiako Trintxerpeko barrutian girotua da:
Lolo pertsonaiari hanka moztu ziotenean, bere jatorria etorri zitzaion gogora, eta horrekin batera, emaztearena, lagun onenena, etsaiena... Espainiako gerra zibilaren ondoren, erregimen frankistak zorrotz ezarri zuen sistema autoritarioa.
Trintxerpen, "Galiziako bosgarren probintzian", arrantzaren inguruan isolatutako komunitate batean bizi dira etorkinak, eta komunitate horrek ez du zerikusirik inguruko errealitatearekin. "Memorias de una pierna" eleberrian batzuen eta besteen bizitza kontatzen da; eta haien eguneroko gorabeherak eta bizirauteko senaren garapena, besteak beste. Pertsonaiak elkarren artean gurutzatuko dira; elkarrekin egingo dute topo eta harreman susmaezinak sortuko dituzte haien artean.
Zatozte istorio interesgarri hau ezagutzera idazlearen eskutik.