Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/11/28

Meipiko haur parkea zaharberritu du Udalak

Parkeen eraberritze orokorraren aldeko aurrerapauso berria

Donibaneko Meipi auzoan dagoen haur parkea berritu du Pasaiako Udalak. Asteburuan kendu zituzten zaharberrituriko jolasguneko hesiak, eta jada erabilgai dago parkea, Antxoko Biteri plazan berriki inauguraturikoaren gisara.

Auzoko jolasgunea bi eremutan dago banatuta. Kutxabank parekoa aspaldi berritu zen, eta Udal gobernuak Zerbitzu Sailari eskaturiko txostenean beste zenbait behar antzeman ziren beste eremuan.

Hori horrela, kautxuzko lur homologatu berria ezarri eta bi plazako zabu-modulu berri bat ere ezarri dute Pasaiako Udaleko Zerbitzuetako langileek. Lanen aurrekontua 8.664,81 eurokoa izan da, BEZ barne.

Behin Antxoko eta Donibaneko parkeetako konponketak egin ondoren, San Pedroko jolasgunean egingo da hurrengo jarduketa. Izan ere, hainbat gurasok kezka azaldu dute bertako lurraren egoera dela-eta, haurrentzako arriskutsua izan daitekeelakoan. Horri erantzunez, 8.000 euro inguruko inbertsioa egingo du udalak parkea altxatu, eta homologatutako lurzoru berri bat ezartzeko, istripuak ekiditearren.