Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/04/08
Materiala berritu da Donibaneko kirolgunean
Herriko beste kirolguneetan ere materiala berrituko da ondorengo hilabeteetan
Donibaneko kirolgunean pisu libreko material berria instalatu da.
Julen Rodríguez Kiroletako zinegotzia, bertan izan da material berria gertutik ezagutzen: “materiala zaharkitua zegoela aipatu ziguten herritarrek, erabiltzaileek eta kirolguneko kudeatzaileak, eta funtsezkoa iruditu zaigu aurrerapausoa eman eta materiala berritzea”.
Hala, multipower makina bat, erabilera anitzeko 3 banku, press banka entrenatzeko bankua, halteren eta diskoen sortak eta materiala biltegiratzeko egitura berriak jarri dira. Guztira, 6.814,24 euroko inbertsioa egin du Udalak.
“Hurrengo hilabeteetan herriko beste kirolguneetako materiala ere berrituko dugu. Gure konpromisoa irmoa da, kirola eta Pasaiako kirolarien baldintzak hobetzeko eta horretan gabiltza lanean egunero” amaitu du zinegotziak.