Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/10/17

"Masusta Erreximenta" liburua aurkeztuko du Ekaitz Bergaretxek Pasaian

Urriaren 23an, Trintxerpen, euskal herritar baten bizipenak kontatzen dituen liburua aurkeztuko du idazleak

"Masusta Erreximenta" euskal herritar baten bizipenak kontatzen dituen liburuaren aurkezpena egingo da Trintxerpen, urriaren 23an. 19:00ean hasiko da aurkezpena liburutegian eta idazlea bertan izango da: Ekaitz Bergaretxe.

Ausardiaz eta zintzotasunez idatzitako lan honek herri zintzikatu baten itzaleko bizia islatzen du; banalitatez mozorrotutako ezohiko egunerokoa, eta epikaren analisi pertsonal poetikoa. Geure iragana hurbiletik ezagutzea da historiaren funtsa.

Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.