Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/03/16
Martxoak 17ko Greba Orokorra dela eta, zerbitzu minimoak Udalean
Donibaneko HAZ zerbitzua izango da aurrez aurreko arreta eskainiko duen bakarra
Martxoak 17ko greba orokorra dela eta, Pasaiako Udalak zerbitzu minimoak eskainiko ditu asteartean, martxoaren 17an. ELA, LAB, STEILAS, Hiru eta Etxalde sindikatuek deitu dute, Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGS 1500€. Soldatak hobetu aberastasuna banatzeko lelopean.
Hala, Donibaneko HAZ zerbitzua izango da aurrez aurreko arreta eskainiko duen bakarra (08:00 - 14:00 ordutegian), beste barrutietako bulegoak itxita izango baitira.
Udal-gobernuak ere bat egin du deialdiarekin.







