Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/09/17
Itsasaldi bizien ondorioz, alerta horia irailaren 18an eta 19an
Mareek itsasertza gainditzeko arriskua egongo da bi egunetan
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak iragarri duenez, datorren irailaren 18an eta 19an itsasaldia oso bizia izango da. Beraz, itsasgorak dirauen bitartean, litekeena da urak denbora tarte batez itsasertza gainditzea.
Horren ondorioz, Pasaiako Udalak dei egin die herritarrei beharrezko prebentzio eta babes neurriak hartzeko. Zehazki:
- Babestu zure etxebizitza/lokala itsasoko uraren balizko inbasioaren aurrean.
- Normalean ez bezalako olatuak ikusten badituzu, ez egon itsasotik gertu, eta ez hurbildu, bat-batean ura lasaitu arren. Ekidin argazkiak edota bideoak egiteko gerturatzea.
- Saihestu arrantza jarduerak arrisku-eremuetan.
- Ez erabili ibilgailurik itsas-ertzetik gertu dauden errepideetan, edota itsasertza gainditzea aurreikusten den tokietan.
- Ez bainatu inoiz hondartza apartatuetan edo behar bezala ezagutzen ez dituzunetan, zurrunbiloak egon baitaitezke.
- Ez bainatu bandera gorriko hondartzetan, olatu handiak dauden lekuetan edo zaintza- eta salbamendu-zerbitzurik ez dagoen lekuetan.
- Ez egin kirol- eta nautika-praktikarik hondoko itsasoak kaltetutako eremuetan, eta ez egin kanpaldirik hondartzan, itsas denboraleagatik alerta dagoenean.
- Itsasontzia baduzu, saia zaitez babestuta dagoen leku batean lotzen.
- Beste pertsona batzuk leku arriskutsuetan ikusten badituzu, ohartarazi arriskuaz
- Uretara erortzen bazara, aldendu olatuak hausten diren lekutik, eskatu laguntza eta itxaron erreskatatua izan arte.
- Irteten saiatzen bazara eta olatuek eramaten bazaituzte, saiatu lasaitzen; ez borrokatu korrontearen kontra eta utzi eramaten. Oro har, kostaldeko korronteek intentsitatea galtzen dute beste tarte batzuetan, eta orduan egin beharko duzu igeri.
- Lehorrean bazaude eta norbait uretara erori dela ikusten baduzu, bota iezaiozu soka bat flotagailu batekin, edo heltzeko moduko beste edozein objekturekin. Ondoren, abisatu berehala 112 telefonora.
- Edozein ezbeharren kasuan, 112 larrialdi zenbakira deitu edota Pasaiako Udaltzaingoarekin harremanetan jarri 943004300.
MUTURREKO FENOMENOEN IRAGARPENA
Asteazkena, irailak 18 – ABISU HORIA
Itsasaldeko arriskua aurreikusten da 17:00etatik 19:00etara. Itsasaldia oso bizia izango da, beraz, itsasgoraren inguruan baliteke itsasoak denbora tarte laburrean itsasertza gainditzea itsasaldiek bereziki eragiten duten lekuetan, olatuen altuera edozein dela ere.
Itsasgora 17:41erako aurreikusi da, eta marearen altuera 5.02 metrokoa izango dela aurreikusi da (astronomikoa 4.98 metro + meteorologikoa 0.04 metro). Olatuen altuera adierazgarria metro bete ingurukoa izango da. Olatuen arteko periodoa: 6-9 s. Gainezka egiteko indizeak: I=5.7 m eta Imax=5.9 m.
Osteguna, irailak 19 – ABISU HORIA
Itsasaldeko arriskua aurreikusten da 17:00etatik 20:00etara. Itsasaldia erabat bizia izango da, beraz, itsasgoraren inguruan baliteke itsasoak denbora tarte laburrean itsasertza gainditzea itsasaldiek bereziki eragiten duten lekuetan, olatuen altuera edozein dela ere. Itsasgora 18:23rako (ordu lokala) aurreikusi da, eta aurreikusi da marearen altuera 5.12 metrokoa izango dela (astronomikoa 5.04 m + meteorologikoa 0.08 m). Olatuen altuera adierazgarria 0.5-1 m ingurukoa izango da. Olatuen arteko periodoa: 10 s. Gainezka egiteko indizeak: I=5.6 metro eta Imax=5.8
Guzti hau kontutan hartuta, Pasaiako Udaltzaingoak Donibane kalean zein Torreatzen tentuz ibiltzeko eskatu du eta Santiago plazan aparkatzea debekatuko du, alertak dirauen bitartean.
Erne! Metereologia aldakorra da, eta alertak ere aldakorrak izan daitezke. Kontsultatu azken eguneraketak HEMEN.