Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/05/29
Pasaian ospatu dira Gipuzkoako jubilatuen mahai-jokoen finalak
Maiatzaren 22an izan ziren, Trintxerpen.

Maiatzaren 22an Gipuzkoako jubilatuen mahai jokoen finalak ospatu ziren Pasaian, AGIJUPENSek (Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen Federazioa) antolatuta. Trintxerpeko jubilatuen etxea aukeratu zuten hitzordu horretarako.
Musean, tutean, eskoban, briskan, punttuan, seiko urrean, igel-jokoan, tokan, pote-jokoan, txintxonean eta xakean jokatu ziren partidak. Trintxerpe, Deba, Tolosa, Urretxu, Ormaiztegi, Beasain, Legazpi, Villabona, Idiazabal, Amarotz, Legorreta eta Oñatiko jubilatuen etxeetako ordezkariek hartu zuten parte.
Ekitaldian izan ziren Iraitz Pazos, barrutiko alkateordea eta Julen Rodríguez, Kirol zinegotzia, finalak bertatik bertara ikusteko eta irabazleei garaikurrak emateko.
Hainbat sari Pasaian geratu ziren:
Txapeldunak eskoban: Andrés Romero eta José Luís Torres.
Txapeldunordeak tutean: José Ramón Otero eta Jesús Carballo.
Txapeldunordea xakean: Manuel Iglesias.
Finalak amaitu ondoren, bazkaria egin zen Donibaneko Ontziola jatetxean.
Aurtengo ikasturtearen hasieratik Pasaiako Udalak jubilatuen egoitzetan, xakean ikasteko aukera eskaini du, estimulazio kognitiboa lantzen duen kirola baita. Aurten aukeratutako modalitateen artean xakea zegoen eta Manuel Iglesias txapeldunorde geratu da. Horren harira,
Trintxerpeko Jubilatuen Elkarteko Zuzendaritza Batzordetik eskerrak eman nahi izan dizkiote Pasaiako Udalari, bazkideen artean xakea sustatzeko egiten ari den lanagatik.







