Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/03/03
Martxoak 8 Pasaian: “Haien saretik, gure indarra”
Ekimenak antolatu dira martxoaren 5etik 28ra
Aspalditik, martxoaren 8ko data egutegian ondo markatuta dago Pasaian, kolore morearekin. “Gizarteak berdintasunezkoa izan behar duela aldarrikatzeko egun bat da, lortutako aurrerapenak baloratzeko, eta oraindik egiteko dugun bideaz jabetzeko” adierazi du Laura Rék, Berdintasun zinegotziak.
“Martxoaren 8an aniztasunean dugun elkartasunetik sortzen den indarra ospatu nahi dugu. Aurten bereziki garrantzitsua iruditzen zaigu feminismoa belaunaldiz belaunaldi pasa dugun lekukoa dela azpimarratzea, gure genealogia feminista ikusaraztea eta emakumeekin historiak izandako ahanzturak konpontzen jarraitzea. Egun hauetan omenaldia egingo diegu haien eskubideen alde eta etortzeke zeuden emakume guztien eskubideen alde borrokatu diren emakumeei” gaineratu du Rék.
Aurten, Pasaiako Udalak martxoaren 8a dela eta antolatu duen egitarauak, herriko elkarte eta kolektiboekin batera, feminismoaren, berdintasunaren eta emakumeen borrokaren inguruko jarduerez betetako martxoa ospatuko du. Hitzaldiak, antzerkia, kulturen arteko topaketak eta omenaldiak izango ditu.
Martxoak 5
Gipuzkoa Feministak hitzaldia antolatu du: "Autodefentsa feminista. Ezetz esaten ikasteaz haratago", gaztelaniaz izango da eta Maitena Monroy izango da hizlaria. Trintxerpeko Alkateordetzan izango da 18:30etik 20:30era. Amaieran luntx bat egongo da.
Martxoak 7
Eguerdian, “Emakumeen arteko entzute-taldea” jarduera berezia antolatuko da Trintxerpen. Ekitaldi honen helburua da Berdintasun Arloaren, Itsas Etxearen, Adinkideren eta Jabetze Eskolako zaintzaren inguruko taldearen elkarlanari esker sortutako ekimena herriko beste emakumeei zabaltzea.
Ikusgarritasuna bilatuz, kalean elkartuko dira, Gudarien plazan. Euria egiten badu, Alkateordetzan izango da. Jarduera honetarako aldez aurretik izena eman beharko da formulario honetan.
Martxoak 8
Bixi Bixi elkarteak euskarazko hurrengo proposamena luzatu du: 14:00etatik aurrera bertso-bazkaria izango da Bixi Bixi elkartearen egoitzan. Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal arituko dira bertsotan. Jarduera honetarako, gomendagarria da elkartearekin harremanetan jartzea, izena emateko.
Martxoak 9
Pasaiako Udaleko Berdintasun eta Euskara sailek “Mira Hadi” antzezlana antolatu dute, 19:00etan, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
Martxoak 12
Migrazio eta Berdintasun arloek kulturarteko topagune bat antolatuko dute Trintxerpeko Alkateordetzan 17:00etatik 19:30era. Hainbat gai jorratuko dira, hala nola kultura ezberdinetan emakume izatearen esanahia, Pasaiako errolda genero ikuspegiarekin eta “Emakumeak eta migrazioa” dokumentala proiektatuko da.
Martxoak 16
Topaketa elkarteak Kikilisalda antzerki taldearen ikuskizuna antolatu du Trintxerpeko Alkateordetzan 19:00etan.
Martxoak 23
Hilaren 23an jai eta aldarrikapen giroa uztartuko dituen eguna ospatuko da.
Aurreko urteetan bezala, Berdintasun Mahaiaren ekimenez "Pasaiako emakumeen borrokari omenaldia" jarduera antolatu da, eta aurten Trintxerpen izango da. Egitaraua 12:00etan hasiko da, Correosetik Trintxerpeko Gudari plazara martxa bat eginez.
Ondoren, Entre Orillas elkarteak herri bazkaria antolatuko du Gudarien plazan. Euria egiten badu, ekitaldia frontoira eramango da.
Martxoak 24
Martxoaren 24an, Adinkidek "Desoledades" izeneko errezitaldira gonbidatzen ditu pasaitarrak. Trintxerpeko Alkateordetzan izango da, 18:00etatik 20:00etara.
Martxoak 28
Egitaraua martxoaren 28an amaituko da. Bertan, Bekoz Beko elkarteak "Kontziliazio erantzukidea" izeneko hitzaldia (gaztelaniaz) antolatu du Pasai Antxon, genero berdintasunaren aldeko borrokan funtsezkoa den gaia. Belen Forniés Bello izango da hizlaria eta Bekoz Bekoko Elokaldetodasen izango da (Zumalakarregi, 7) 17:30etatik 19:00etara.
Besterik aipatzen ez den kasuetan, jardueretarako sarrera librea izango da, edukiera bete arte. Informazio gehiago: berdintasuna@pasaia.net helbide elektronikoan eta 943344034 / 911 telefono zenbakian.