Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/01/24

Pasaiak Luzuriagako bulego-eraikina erosteko gestioak hasi ditu

Kultura- eta gizarte-zentro handi bat hartuko du

Izaskun Gómez Pasaiako alkatea Elena Saiz Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariarekin bildu da, eta Luzuriagako bulego-eraikina erosteko gestioak hasi ditu; izan ere, udalak sei milioi euro jasoko ditu proiektu horretarako Estatuko Aurrekontu Orokorretatik. Funts horiek higiezina erosteko eta egokitzeko lanetarako erabiliko dira, Antxoko barrutiari zerbitzua emango dion kultura- eta gizarte-izaerako zentro handi bihurtzeko.

Izaskun Gomezek adierazi du Luzuriagako proiektua abian jartzeko lehen pausoa eraikina erosteko akordioa lortzea dela eta, helburu horrekin, eragindako erakunde guztiekin harremanetan jarriko dela, higiezin hori Pasaiak eskuratu dezan.

Eraikina ICOrena (%86,60), Nafarroako Gobernuarena (%7,36) eta Gipuzkoako Foru Aldundiarena da (%6,04), bere garaian enpresaren zorren ordain gisa esleitu zitzaiena. Ondorioz, lehen pausoa da aipatutako erakundeekin akordio bat lortzea, erosketaren baldintzak ezartzeko. Helburu horrekin, udalak gestioak hasi ditu jabeekin, Nafarroako kontseilariaren eta alkatearen arteko lehen bilera honekin. Era berean, lehen harremanak izan dira Donostiako Udalarekin, higiezinaren hirigintza-egoera zehazteko, partzela Donostiako udal-barrutian baitago.

Pasaiako alkateak aditzera eman du egindako kudeaketak egoki egin direla, eta bai Nafarroako Ogasun kontseilaria eta bai Donostiako Udala prest daudela beharrezko izapideak ahalbidetzeko, Pasaiako Udalak higiezina jabetzan hartu, eta eraikin hori eraldatu eta erabilera kultural eta sozialetara bideratzeko. Halaber, Izaskun Gómezek azpimarratu du Pedro Sanchezen gobernuak sentsibilitate handia erakutsi duela, laguntza ekonomiko hori Aurrekontuetan sartuta: “Antxo berroneratzearen aldeko apustua egiten duen proiektu handi bat da, barrutirako kultura- eta gizarte-zentro handi batekin.