Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/01/30

Trintxerpe-San Pedro eta Donibaneko ludoteketan zenbait plaza daude libre

Izen-ematea otsailaren 3tik 15era bitartean

Donibane eta Trintxerpe-San Pedroko udal ludotekek 2024-25 ikasturtearen bigarren zatirako izen-emate epea otsailaren 3tik aurrera zabalduko dute Ludoteketako bazkideak ez diren haurrentzat.

Trintxerpe-San Pedroko ludotekan plaza berriak mugatuak dira, ikasturte hasieratik haur asko bazkideak baitira. Izen-ematea 15era arte zabalduko da. Egun horretan bertan, otsailaren 15ean, zozketa egingo da izena eman dutenen artean, dauden plazak baino gehiago baldin badira. Plaza lortzen dutenek bakarrik ordainduko dute matrikula ondoren.

Donibaneko ludotekan ez dago mugarik plazetan.

Zerbitzu hau 4-12 urte arteko haurrei zuzendua dago”, zehaztu du Julen Rodriguez Aboy Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko zinegotziak. “Gizarte- eta hezkuntza-ekipamenduak dira, haurrek topaketarako eta jolaserako leku bat izan dezaten; gainera, euskara landu eta gizarteratzea gara dezakete. Ildo horretan, haurrak modu sortzailean garatzeko, lagun berriak egiteko, irudimena estimulatzeko eta, partekatuz, jokoez arduratzeko aukera ematen duten espazioak ere badira”. 

Jolas-jarduera ugari egiten dira ludoteketan; esaterako, jolas askeak, mahai-jolasak, lantegiak, txotxongiloak, txangoak, jolas- eta liburu-mailegua, etab.

Hiru zentroek ekainera arte izango dituzte ateak zabalik, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 11:00etatik 13:00etara. Izena ematen duten haurrak ez daude egunero joatera behartuak; egoki irizten dioten egunetan joango dira.

Ikasturte erdi honetarako 33,66 euroko kuota ezarri da.

Matrikula ludoteketan bertan egin beharko da: