Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2022/01/25
Udal ludoteketan izena emateko epea zabalik
Otsailaren 1etik 28ra arte
Inoiz baino beharrezkoagoak, Ludotekak zerbitzu seguruak dira
Antxo, Donibane eta Trintxerpe-San Pedroko udal ludotekek 2021-22 ikasturtearen bigarren zatirako izen-emate epea otsailaren 1etik hilaren bukaerara arte zabalduko dute Ludoteketako bazkideak ez diren haurrentzat.
Zerbitzu hau 4-12 urte arteko haurrei zuzendua dago. Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailaren menpe dago eta Kantauri Ludiko Elkarteak kudeatzen du. Udalerrian oso harrera ona du; izan ere, orain arte arratsaldero ludotekek prestatzen duten eskaintza 200 haur baino gehiago gozatzen ari dira.
Gizarte- eta hezkuntza-ekipamenduak dira, haurrek topaketarako eta jolaserako leku bat izan dezaten; gainera, euskara landu eta gizarteratzea gara dezakete. Ildo horretan, haurrak modu sortzailean garatzeko, lagun berriak egiteko, irudimena estimulatzeko eta, partekatuz, jokoez arduratzeko aukera ematen duten espazioak ere badira.
Unicefek onartutako Haurren Eskubideei Buruzko Hitzarmenean aitortutako oinarrizko eskubideen artean jolasa dagoela hartu behar da kontuan. Hitzarmen hau Nazio batuen Erakundean dauden estatu gehienek berretsi zuten.
Aldi berean, haurrek eskolan ikasten duten euskara aberasteko helburua dute, izan ere askotan ez dute handik kanpo hitz egiteko aukerarik izaten.
Duela 2 urte bizitzen ari garen pandemia egoera honetan haurrek inoiz bano gehiago beste haurrekin kontaktua eta presiorik gabeko jolastokiak eta topaguneak behar dituzte.
Jolas-jarduera ugari egiten dira ludoteketan; esaterako, jolas askeak, mahai-jolasak, lantegiak, txotxongiloak, txangoak, jolas- eta liburu-mailegua, etab.
Hiru zentroek ekainera arte izango dituzte ateak zabalik, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00era, eta larunbatetan 11:00etatik 13:00etara. Izena ematen duten haurrak ez daude egunero joatera behartuak; egoki irizten dioten egunetan joango dira.
Otsailetik ekainerako bigarren zati honetarako inskripzio-epea otsailaren 28an bukatuko da. Gero ezingo da matrikularik egin. Ikasturte erdi honetarako 28,66 €-ko kuota ezarri da.
Eskaera formalizatzen den une berean ordainduko da kuota. Era berean, instalazioak ezagutu nahi dituzten interesdun guztiek, helduek zein haurrek, ludoteketan har dezakete hitzordua, lokalak ezagutzeko.
Matrikula zuzenean egingo da:
- Antxoko Ludotekan (Azoka eraikinean) Tel.: 943-248512; antxoludoteka@gmail.com.
- Donibaneko Ludotekan (J.J. Otaegi plazan) Tel: 943-344328; donibaneludoteka@gmail.com.
- Trintxerpe-San Pedroko Ludotekan (Espinosa de los Monteros plazan)Tel: 943-392510; trintxerpesanpedroludoteka@gmail.com.