Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/06/12

Udal ludoteketako ikasturte amaiera, irteera eta jarduera dibertigarri eta guzti

Ekainaren 10ean eta 17an

Pasaiako udal ludoteketan laster bukatuko da ikasturtea; eta ondo bukatzeko, jarduera ugari eta indartsuak antolatu dituzte. Ikasturtean parte hartu dutenen kopurua handia da: ia 290 haur-bazkide barruti guztietan. Hori horrela, ludotekak erreferentziazkoak dira gizarte eta hezkuntza arloetan haur eta familientzat.

Handientzat, hau da, 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, udaleko hiru ludoteketatik egun osorako txango bat antolatu da ekainaren 10erako, larunbata. Egun horretan, goizean, Stand up paddle ikastaro bat egingo dute Donostiako badian, eta, ondoren, motorra hartu eta Santa Klara uhartera eramango dituzte bertan bazkaltzeko, eta bainatzen eta jolasak egiten igarotzeko arratsaldea.  

Bazkide txikienek, 4 eta 8 urte bitartekoek, egun osorako txango bat egingo dute ekainaren 17an (larunbata), eta Errekaldeko Monkey park-era (Txiki Park) eta ondoren Lasarte-Oriako Atsobakar parkera joango dira bazkaltzera, eta bertan igaroko dute eguna. Bazkaria eraman beharko dute. Irteera-ordua 10:00etan izango da, eta itzulera-ordua 17:30ak aldera.

Trintxerpe-San Pedro, Donibane eta Antxoko ludotekak gizarte- eta hezkuntza-ekipamenduak dira, Pasaiako Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Sailaren mende daude, eta Kantauri Ludiko Elkarteak kudeatzen ditu, eta oso harrera zabala dute Pasaiako familien artean.

Urte hauetan pixkanaka-pixkanaka ludotekak sakonki berritzen ari dira; modernizatu egin dira eta funtzionaltasun handikoak eta estetika berritukoak dira. Haurren eta haien familien artean harrera handia izaten ari dira.

Trintxerpe-San Pedroko ludoteka izan zen lehena berritzen eta espazioaren munduan girotu zen. Joan den udan erabat berritu zen Donibaneko ludoteka. Funtzio anitzeko espazio batean sortu zen, eta alaia izateaz gain, itsasoaren munduan girotua dago. Era berean, kanpoko espazioaren zati bat berreskuratu zen, garai batean eskola zaharren jolas-espazioa zena eta aparkaleku modura erabiltzen zena, haurrek aire zabalean jolasteko aukera izan zezaten.

Berritzen ari den azken ludoteka Antxoko behin-behineko ludoteka da. Martxan badago ere, eta haurrek eta familiek harrera ederra egin badiote ere, oraindik amaitu gabe dago, eta hurrengo urtean azken faseari ekitea espero da. Oihanaren munduan girotua dago. Eta hori denok behin betiko tokia zein izango den zain gaudela, izan ere egungo tokia ez da behar adinakoa 150 haur-bazkide bertan hartzeko. Horren ondorioz, haurrek ezin dira askatasunez bertaratu, txandak eta ordutegiak antolatu behar baitira egun ezberdinetan, guztiek bertaratzeko aukera izan dezaten.