Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/02/02

Plaza libreak Pasaiako zenbait ludoteketan

Izena emateko epea otsailaren 13an amaituko da

Pasaiako ludotekek 2025-26 ikasturtearen bigarren zatirako izen-emate epea zabaldu dute ludoteketako bazkideak ez diren haurrentzat. Epea otsailaren 13an amaituko da.

Trintxerpe-San Pedroko ludotekan plaza berriak mugatuak dira, ikasturte hasieratik haur asko bazkideak baitira. 8 plaza daude libre (4-8) urte bitarteko taldean, eta beste 8 plaza (8-12) urte bitartekoan. Plaza horiek guztiak zozketa bidez esleituko dira otsailaren 13an. Emaitzak egunean bertan telefonoz komunikatuko zaizkie plaza eskuratu duten familiei.

Plaza lortzen dutenek bakarrik ordainduko dute matrikula ondoren, eta bertara joateko aukera izango dute otsailaren 16tik aurrera.

Donibaneko ludotekan ez dago mugarik plazetan.

Ikasturte erdi honetarako 34,64 euroko kuota ezarri da.

Matrikula ludoteketan bertan egin beharko da:

Zer da ludoteka?
Udal ludoteka, 4-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dagoen zerbitzua da eta eskola orduetatik kanpo primeran pasatzeko, euskaraz bizitzeko eta sozializatzeko esparru paregabeak dira.

Udal ludotekek ekainera arte izango dituzte ateak zabalik, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 11:00etatik 13:00etara.