Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/01/17

Trintxerpe-San Pedro eta Donibaneko ludoteketan izena emateko epea

Otsailaren 1etik aurrera

Donibane eta Trintxerpe-San Pedroko udal ludotekek 2023-24 ikasturtearen bigarren zatirako izen-emate epea otsailaren 1etik aurrera zabalduko dute Ludoteketako bazkideak ez diren haurrentzat.

Trintxerpe-San Pedroko ludotekan plaza berriak mugatuak direnez, ikasturte hasieratik haur asko bazkideak baitira, izen-ematea 10era arte zabalduko da. 11n zozketa egingo da izena eman dutenen artean, dauden plazak baino gehiago baldin badira. Plaza lortzen dutenek matrikula ordainduko dute orduan, ez lehenago.

Donibaneko ludotekan, ohi bezala, izen-ematea otsailean zehar egingo da.

Antxoko ludotekan ez da izen-ematea zabalduko, aurten 150 haur baino gehiago izanik, ez baita posible gaur egungo instalazioetan haur gehiago hartzea.

Zerbitzu hau 4-12 urte arteko haurrei zuzendua dago. Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailaren menpe dago eta Kantauri Ludiko Elkarteak kudeatzen du. Udalerrian oso harrera ona du; izan ere, orain arte arratsaldero ludotekek prestatzen duten eskaintza 320 haur baino gehiago gozatzen ari dira.

Gizarte- eta hezkuntza-ekipamenduak dira, haurrek topaketarako eta jolaserako leku bat izan dezaten; gainera, euskara landu eta gizarteratzea gara dezakete. Ildo horretan, haurrak modu sortzailean garatzeko, lagun berriak egiteko, irudimena estimulatzeko eta, partekatuz, jokoez arduratzeko aukera ematen duten espazioak ere badira. 

Unicefek onartutako Haurren Eskubideei Buruzko Hitzarmenean aitortutako oinarrizko eskubideen artean jolasa dagoela hartu behar da kontuan. Hitzarmen hau Nazio batuen Erakundean dauden estatu gehienek berretsi zuten.

Aldi berean, haurrek eskolan ikasten duten euskara aberasteko helburua dute, izan ere askotan ez dute handik kanpo hitz egiteko aukerarik izaten.

Duela 2 urte bizitzen ari garen pandemia egoera honetan haurrek inoiz bano gehiago beste haurrekin kontaktua eta presiorik gabeko jolastokiak eta topaguneak behar dituzte.

Jolas-jarduera ugari egiten dira ludoteketan; esaterako, jolas askeak, mahai-jolasak, lantegiak, txotxongiloak, txangoak, jolas- eta liburu-mailegua, etab.

Hiru zentroek ekainera arte izango dituzte ateak zabalik, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 11:00etatik 13:00etara. Izena ematen duten haurrak ez daude egunero joatera behartuak; egoki irizten dioten egunetan joango dira.

Ikasturte erdi honetarako 28,66 €-ko kuota ezarri da.

Matrikula zuzenean egingo da:

Urte hauetan ludoteketako instalazioak goitik behera aldatzen ari dira, eta ekipamendu moderno, funtzional eta alaiak bihurtu dira. Aldaketa horiek oso ondo hartu dituzte bai haurrek eta bai haien familiek. Trintxerpe-San Pedrokoa izan da erabat birmoldatu den lehenengo ludoteka. Espazioan dago girotuta. Donibaneko ludotekak eraldaketa handia izan du, eta horrek zabaltasuna, argitasuna, funtzionaltasuna eta estetika eman dizkio ludoteka berriari. Ludoteka itsasoaren munduan girotu da, eta izugarri gustatu zaie instalazioetara joaten diren haurrei, bai eta haien familiei ere.

Antxoko ludoteka, Eskalantegi 45eko kokapen berrian dagoena eta erabat egokitu gabe dagoena, oihanaren munduan dago girotuta, eta izugarrizko harrera ona du.