Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2022/09/12
Udal ludoteketan izena emateko epea zabalik. 4-12 urte arteko haurrentzako dira
Irailaren 15etik 30era
Pasaiako Trintxerpe-San Pedro, Antxo eta Donibaneko udal ludotekek 2022- 2023 ikasturteko izen-emate epea zabalik dute, irailaren 15etik 30era arte. Kantauri Ludiko Elkarteak kudeatzen ditu Pasaiako hiru udal ludotekak. Eskaintza 4-12 urte bitarteko haurrentzako zabaldu dute. Eskola orduetatik kanpo primeran pasatzeko, euskaraz bizitzeko eta sozializaziorako esparru paregabeak dira ludotekak. Gaur egun, Pasaiako familia askok gozatzen dute arratsaldero Pasaiako udal ludotekek duten eskaintzaz. Aldi berean, udal ludoteken helburuen artean dago haurrek ikastetxetan ikasten duten euskara praktikan jartzea, eta, era berean, aberastea. Askotan, haurrek, euskaraz aritzeko ez dute eremu naturalik, eta funtzio hori ere betetzen dute ludotekek.
Izen-ematea
Izena eman nahi dutenek 57,32 €-ko kuota ordaindu beharko dute. Telefonoz edo e-mailez eska daiteke informazioa. Gainera, udal ludoteken egoitzak zuzenean ezagutu nahi izatekotan, hurbildu edo gurekin harremanetan jartzea besterik ez duzue. Animatu!!
PASAIAKO UDAL LUDOTEKAK
Pasaiako udal ludotekak aldaketa batzuekin gatoz:
- Donibanen berrituriko espazioa estreinatuko dugu, haur eta gaztetxoek askotariko ekintzak burutu ahal izateko espazio multifuntzionalarekin eta altzari berriekin. Eraberritze lanak nahi baino gehiago atzeratzen ari dira, beraz, hasiera data aldatu beharrean gaude. Hasiera data berria urriaren 4a izango da. Eragozpen gehiegi izango ez delakoan, espero dugu egindako eraldaketa haur eta gaztetxoen gustukoa izatea.
- Antxon, dakizuenez, orain arte kokatuak geunden azoka bota dute eta kokaleku berria izango dena (Eskalantegi, 45) obretan dago. Egokitzea amaitu bitartean Anuntziata ikastetxean elkartuko gara. Obrak amaitu arteko tarte honetan sor daitezken eragozpenak eramangarriak izatea espero dugu. Gure aldetik haur eta gaztetxoen egonaldia ahalik eta goxoen egiten saiatuko gara.
E-MAIL ETA TELEFONOAK
Trintxerpe – San Pedroko udal ludoteka: Espinosa de los Monteros z/g. trintxerpesanpedroludoteka@gmail.com – Tel: 943 392 510
Donibaneko udal ludoteka: J.J. Otaegi plaza, z/g. donibaneludoteka@gmail.com – Tel. 943 344 328
Antxoko udal ludoteka: Eskalantegi 45 (Behin-behineko kokapena: Anuntziata ikastetxea- Loretobidea 2, 20017 Donostia-). antxoludoteka@gmail.com – Tel: 623 28 62 60