Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/09/14
Zabalik da udal ludoteketan izena emateko epea
Matrikulazio epea irailaren 14tik 27ra bitarte izango da, eta 4-12 urteko haurrentzako da eskaintza

Pasaiako Trintxerpe-San Pedro, Antxo eta Donibaneko udal ludoteken 2026-2027 ikasturteko izen-emate epea zabalik izango da irailaren 14etik 27ra arte.
Eskaintza 4-12 urte bitarteko haurrentzako zabalduko da. Udal ludotekak esparru paregabea dira, eskola orduetatik kanpo primeran pasatzeko, jolasaren bidez nortasuna garatzeko, euskaraz bizitzeko, sozializaziorako eta integraziorako.
Izen-ematea
Izen-ematea ludoteketako egoitzetan egingo da. Izena emateko 58,98 euroko kuota ordaindu behar da. Hala ere, familia-errentaren arabera, badaude hobariak.
Udal ludoteken egoitzak zuzenean ezagutu eta zerbitzua bertatik bertara ezagutzeko, familiak ludoteketara hurbil daitezke, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:30era bitartean.
Bestalde, telefonoz edo posta elektronikoz ere eska daiteke informazioa.
Ludoteka zerbitzua urriaren 5ean hasiko da.
Informazio osagarria:
- Trintxerpe-San Pedroko udal ludoteka: Espinosa de los Monteros,z/g. trintxerpesanpedroludoteka@gmail.com - Tel: 943 39 25 10
- Donibaneko udal ludoteka: J.J. Otaegi plaza, z/g. donibaneludoteka@gmail.com – Tel. 943 34 43 28.
- Antxoko udal ludoteka: Eskalantegi 45 antxoludoteka@gmail.com – Tel: 943 24 85 14.







