Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/09/11

Udal ludoteketan izena emateko epea

Irailaren 15etik 29ra

Izen-ematea irailaren 15etik 29ra bitarte izango da eta 4-12 urte arteko haurrentzako da eskaintza.

Pasaiako Trintxerpe-San Pedro, Antxo eta Donibaneko udal ludotekek 2023-2024 ikasturteko izen-emate epea zabalik dute, irailaren 15etik 29ra arte. Kantauri Ludiko Elkarteak kudeatzen ditu Pasaiako hiru udal ludotekak.

Eskaintza 4-12 urte bitarteko haurrentzako zabaldu dute. Eskola orduetatik kanpo primeran pasatzeko, euskaraz bizitzeko eta sozializaziorako esparru paregabeak dira ludotekak. Gaur egun, Pasaiako familia askok gozatzen dute arratsaldero Pasaiako udal ludotekek duten eskaintzaz.

Aldi berean, udal ludoteken helburuen artean dago haurrek ikastetxeetan ikasten duten euskara praktikan jartzea, eta, era berean, aberastea. Askotan, haurrek, euskaraz aritzeko ez dute eremu naturalik, eta funtzio hori ere betetzen dute ludotekek.

Izen-ematea

Izena eman nahi dutenek 57,32 €-ko kuota ordaindu beharko dute. Telefonoz edo e-mailez eska daiteke informazioa.
Gainera, udal ludoteken egoitzak zuzenean ezagutu nahi izatekotan, hurbildu edo gurekin harremanetan jartzea besterik ez duzue.
Animatu!

PASAIAKO UDAL LUDOTEKAK

Pasaiako udal ludotekek azken bi urteotan eraberritze prozesu polita izan dute: itxura berritu, espazio multifuntzionalak sortu eta altzari berriekin jantzi ditugu, haur eta gaztetxoek askotariko ekintzak egiteko ahalik eta ingurune atseginena izan dezaten.

E-MAIL ETA TELEFONOAK: