Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2019/09/02

Udal Ludoteken izen-emateko epea

Irailaren 16tik 27ra

Trintxerpe-San Pedroko Ludotekako haur txikienentzako beheko solairua erabat berritu da

Pasaiako Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak eta ludoteken kudeaketaz eta koordinazioaz arduratzen den Kantauri Ludiko Elkarteak Udal Ludoteketako izena emateko epea ireki dute irailaren 16 eta 27 bitartean, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 17:00etatik 19:30era.

Trintxerpe-San Pedroko Ludotekaren kasuan, hala ere, izen-emateko epea astebete geroago izango da, irailaren 23tik urriaren 2ra artean. Udan beheko solairuan berritze-lanak egin dira eta horixe da atzeratzeko arrazoia, irailaren erdi aldera bukatuko direnez. Lan horiek bi fasetan egitekoak dira: lehenengoa, orain bukatuko dena; eta bigarren fasea, haur handienentzako den goiko solairua berritzekoa dena, aurreikusten denez, datorren urtean egitekoa.  

Berrikuntza honen bidez, instalazioak eta Udal Ludotekaren erabilerak berritu nahi dira, izan ere itxura modernoa eta alaia izateaz gain, funtzio askotarikoa izatea da xedea. Horretarako espazioa aldatu da eta altzari berriak jarri dira, haur txikienek jolas-jarduerak egin ditzaten. 
Ludotekak Pasaiako lau barrutietako haurren eskura daude: Trintxerpe-San Pedro, Donibane eta Antxo. 4 eta 12 urte bitarteko haurrak hartzen dituzte.

Gizarte- eta hezkuntza-ekipamenduak dira, haurrek elkartzeko eta jolasteko guneak izan ditzaten, eta aldi berean, euskara lan dezaten eta lagunartea gara dezaten. Ludoketetan, halaber, haurrek alderdi sortzailea garatzeko aukera ez ezik, lagun berriak egiteko, irudimena bizkortzeko eta jolasak partekatuz, horien ardura hartzeko aukera ere badute.

Jolas-jarduera ugari egiten dira: jolas librea, mahai-jolasak, tailerrak, txotxongiloak, liburutegia, txangoak, jostailuak eta liburuak mailegatzeko zerbitzua, besteak beste. 

Ludoteken jarduna urriaren 1ean hasiko da eta datorren urteko ekainera arteko iraupena izango du, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 18:30era txikienentzat (4-8 urte) eta 18:30etik 20:00etara handienentzat (8-12 urte) aste barruan. Larunbatetan adin guztietarako irekita egongo dira, 11:00etatik 13:00etara. 

Aipatutako adin tarteetako haurrak dituzten familia pasaitar guztiei helaraziko zaie posta elektronikoz izen-emateari buruzko informazioa. Izen-emateak ludoteketan bertan egingo dira: Trintxerpe-San Pedrokoa Espinosa de Monteros plazan dago, Pobladon; eta telefono bidez egin nahi izanez gero, honakoa da telefonoa: 943-392510. Donibanekoa lehengo Herri Eskolan kokatuta dago, JJ Otaegi plazan; eta telefono bidez egin nahi izanez gero, honakoa da telefonoa: 943-517290. Antxoko izen-emateak Azoka eraikinean egingo dira, Gure Zumardian; eta telefono bidez egin nahi izanez gero, honakoa da telefonoa: 943-248512.

Urritik ekainera bitarteko ikasturte osorako kuota 57,32€-koa izango da. Izen-ematea formalizatzeko fitxa bete behar da, eta ondoren,  frogagiriak ludoteketan aurkeztu behar dira.

Ludotekak Udalaren zerbitzuak dira, eta haurren artean harrera ezin hobea dute. Joan den ikasturtean, gutxi gorabehera, 350 haur izan ziren Udal Ludoteketako bazkideak. 

Udal ludotekak funtsezko zerbitzuak dira Pasaiako Udalak garatzen duen haur, nerabe eta gazteen politika sustatzeko; eta beroietan haurren oinarrizko eskubideak bermatzen dira, hala nola: euskara, berdintasuna, inklusioa, aukera berdintasuna, eta jolaserako eskubidea, oinarrizkoa dena.

 

Matrikula orria

PDF (0,2 Mb)