Eduki publikatzailea

Oharra: Interferentziak egon daitezke telebistako seinalean

4G teknologiako telefonia mugikorreko antenak aktibatu dira

Udalak jakin du etxe batzuetan interferentziak sor daitezkeela telebista-seinalean.

Gai hau udalari ez dagokion arren, Udala saiatu da arazo horien jatorria ikertzen eta dirudienez hau da: Estatu guztian 4G teknologiako telefonia mugikorreko antenak aktibatu dira, eta batzuetan antena horiek interferentziak sortzen dituzte telebista-seinalean.

Zehazki, Pasaian badirudi era horretako zenbait antena aktibatu dela 2020ko lehen hilabeteetan.

Telefonia mugikorreko operadoreek LLEGA800 izeneko enpresa bat kontratatu dute, eta enpresa horri eskatu diote 4G teknologia ezartzerakoan sortutako arazoen kudeaketaz arduratzeko, eta Llega800 enpresak argibide hauek eman ditu eragindako etxebizitzetarako:

Zer egin behar du herritar batek bere etxebizitzan interferentziak baditu?

Eraikin kolektibo batean bizi bada, jabe-erkidegoko lehendakariarekin edo finka-administratzailearekin hitz egin behar du, Llega800 enpresarekin harremanetan jar dadin.

Etxebizitza bakarreko etxe batean bizi bada, zuzenean jar daiteke harremanetan Llega800ekin.

Enpresa edo erakunde batean bizi bada, zuzenean jar daiteke harremanetan Llega800ekin, edo eraikinaren kudeatzailearen bitartez.

Llega800 Telefono-zenbakia: 900 833 999