Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/12/20

Udal liburutegietan egin diren ekintzak

2022ko abeduaren 15ean

Donibaneko Ubera liburutegia

Pasaia-Lezo Lizeoko LH 3ko ikasleak Donibaneko Ubera liburutegian izan dira komiki tailer bat jasotzen. Belatz komikigilearen eskutik eta  "Munstro txikiak" liburu bilduman oinarrituta marrazketa eta komikigintzaren trikimailu guztiak ikasi dituzte ikasleek.

San Pedroko liburutegia

San Pedroko Ekopatruilak antolatuta "plastikoa nola ekidin"  tailerra egin da San Pedroko liburutegian. Bertan 30 herritar bildu dira. Helburua gure kontsumo ohiturei buruz hausnartzea izan da, haurrak zein helduak oso inplikatuta egon dira eta galdera asko egin dituzte.