Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/10/22
Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko, hainbat ekimen Pasaian
Ipuin-kontaketa saioak eta liburu baten aurkezpena, urriaren 26tik 29ra bitartean
Urriaren 24an Liburutegien Nazioarteko Eguna dela eta, Pasaiako liburutegiek hainbat ekimen antolatu dituzte. Batetik, ipuin-kontaketa saioak izango dira herriko haurrentzat eta, bestetik, Ángel Mari Pérez González pasaitarrak idatzi duen 'Náufragos de Pasaia' liburuaren aurkezpena ere egingo da Trintxerpeko liburutegian izango da aurkezpen hori urriaren 29an, 18:30ean.
Ipuin kontaketak, berriz, Ana Meabe kontalariaren eskutik izango dira liburutegietan. 'Itsasoaren berbak' ipuinarekin gozatzeko aukera izango dute txikienek.
- 26an Antxon
- 27an Donibanen
- 28an Trintxerpen
- 29an San Pedron
Saio guztiak 17:30ean izango dira, eta 5-9 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude.
Herritar guztiak daude gonbidatuta ekimen horietara, animatu!








