Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/05/29
Pasaiako udal liburutegiak ekainaren 1ean zabalduko dira, maileguak bakarrik egiteko
Baldintzak:
- Harrera gela bakarrik egongo da irekita.
- Maskararekin etorri behar da.
- Sarreran eskuragarri dagoen gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitu behar dira.
- Erabiltzaileak banaka sartuko dira.
- 14 urtez azpikoak heldu batek lagunduta bertaratuko dira.
- Itzultzeak kanpoko buzoian edo sarreran propio jarritako kaxetan egingo dira.
- Itzulitako material guztiak berrogeialdian egongo dira, hamabost egunez.
- Maileguan eraman nahi diren materialak aurretiazko hitzordu bidez eskatuko zaizkio liburuzainari (aldez aurretik katalogoa kontsultatzea gomendatzen da).
- Bilduma liburuzainak bakarrik erabili ahal izango du.
- Ez da gomendatzen igogailua erabiltzea. Oso beharrezkoa den kasuetan bakarrik erabiliko da.
- Komunak itxita egongo dira.
- Ez da ordenagailu zerbitzurik egongo.
- Ikasgelak itxita egongo dira.
- Protokolo hau egoeraren arabera moldatzen joango da.
Jendaurreko ordutegiak:
- Antxo: astelehenetik ostiralera 10:00-12:30 eta astelehenetik ostegunera 17:15-19:30
- Donibane: 10:00 – 14:00
- San Pedro: 11:00 – 12:30
- Trintxerpe: 10:00 – 14:00
Aurretiazko hitzordua eskatzeko
- ANTXO:
- 943515737
- antxo.liburutegia@pasaia.net
- DONIBANE:
- 943523186
- doni.liburutegia@pasaia.net
- TRINTXERPE:
- 943004303
- trintx.liburutegia@pasaia.net
- SAN PEDRO
- 943391358
- spedro.liburutegia@pasaia.net