Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/04/20

Liburuaren Nazioarteko Eguna konfinamendu garaian

Apirilaren 23an

Liburuaren Nazioarteko Eguna apirilaren 23an izatea aukeratu zen, Cervantes eta Shakespeare 1616ko egun horretan hil zirelako.
Liburuaren Nazioarteko Eguna 1995. urteaz geroztik UNESCOk bultzatutako mundu mailako ospakizuna da, irakurketa, argitaletxe industria eta jabetza intelektualaren babesa sustatzeko helburuz sortua. Gutxi gorabehera munduko 100 herrialdek ospatzen dute egun hau.

Apirilaren 23a Sant Jordi egunarekin bat zetorrenez, 1930. urtetik aurrera Katalunian bi ospakizunak bateratu zituzten, eta hango ohitura da arrosak eta liburuak elkartrukatzea.

Pasaiako liburutegietan egun hau ospatzeko argazki bilduma bat egingo dugu. Horretarako, zuen denon laguntza behar dugu. Urko Imaz erabiltzaileak bidali digun argazki hau bezalakoak jaso nahi ditugu. Gustuko dituzuen edo gomendatu nahi dituzuen liburuekin atera argazki bat zuen oinei, eta bidali liburutegiak@pasaia.net helbidera. Jasotzen ditugun guztiekin collage bat egingo dugu liburutegietan jartzeko.