Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/10/08

“Emilio Lopez Adan: Euskal iraultza libertarioaren pentsalari” liburuaren aurkezpena

Urriaren 20an, San Pedroko liburutegian

Pasaiako Udaletxeko Euskara Sailean lanean diharduen Pako Sudupek Emilio Lopez Adan Beltza pentsalariaren borroka eta ideiei buruzko liburua burutu du.

Emilio Lopez Adan (Gasteiz, 1946) ginekologoa da lanbidez, eta analista politikoa. 1968tik 1976ra Bruselan bizi izan zen erbesteraturik arrazoi politikoengatik, eta 1976tik Angelun bizi da. Euskal borrokari buruzko artikulu asko eman du argitara, eta liburuak ere bai euskal nazionalismo historikoaz eta klase sozialei buruz eta.

Pako Sudupek Emilio Lopez Adanen obraren gainean idatzitako liburuak “Emilio Lopez Adan: Euskal iraultza libertarioaren pentsalari” du izenburu eta hiru zatitan dago banatuta:

  1. Biolentzia politikoaren memoriak.
  2. Iraultzaren eta bortxaren arteko harremana.
  3. Iraultza sozialerako ideiak eta erreferenteak.

Solasaldia Liburutegien Nazioarteko Egunaren karietara egingo da. Aurten urriaren 24an ospatuko da, eta jakina denez, 1997tik ospatzen da, Balkanetako gerran, Sarajevoko Liburutegian izandako sutea gogora ekartzeko.

Liburuaren aurkezpena Pasai San Pedroko Liburutegian izango da urriaren 20an, 18:00etan. Covid-19agatik, bertaratu ahal izango da harik eta lekuak bete arte.

Bertan ikusiko dugulakoan elkar, jaso gure agurra!