Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/11/13

Buques pesqueros de Pasajes liburua aurkeztu da

Pasaiako arrantza-ontzien XX. mendeko historiaren funtsezko zati bat aztertzen du

Azaroaren 9an Buques pesqueros de Pasajes liburua aurkeztu zen jendez gainezka zegoen Trintxerpeko Alkateordetzan. Illunbeko Otxoteak eta Fato Daniel Castelao elkarteak antolatu zuten ekitaldia, eta bertan izan ziren Teo Alberro Pasaiako alkatea, Iraitz Pazos Trintxerpeko alkateordea eta Aitor Brion Ondare eta Kulturako zinegotzia.

Egilea Francisco Mosquera Figueroa idazle galiziarra da eta liburuak 120 orri ditu.

Sinopsia: Pasaiako arrantza-portua itsasontzi kopuruan garrantzitsuenetakoa izan zen. 200 inguru izatera iritsi zen. 1967an 86 bakailao-ontziko flota zuen.

Liburu honek Pasaiako arrantza-ontzien XX. mendeko historiaren funtsezko zati bat aztertzen du. Lan hau idazteko informazio guztia Lasanavalen, Donostiako Untzi Museoaren, Altzari Buruzko dokumentazio Zentroaren eta interesik gabe lagundu duten partikularren ekarpenekin lortu da. Liburuak itsasontzien irudi bikainak jasotzen ditu, herriko hainbat gunetatik aterata daudenak.

Ekitaldian Illumbe Otxotearen emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratuek.

3 abesbatzen kontzertua parrokian

Aurkezpenaren ondoren, azaroaren 9an, 3 abesbatzen kontzertua antolatu zen Trintxerpeko Karmengo Amaren parrokian. Bertan parte hartu zuten Illumbe Otxoteak, Ilumbe abesbatzak eta Saloutik etorritako Amalur Abesbatzak.