Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2022/05/17
Solasaldiak: Pasaiako LGTBIQ+ gazteen oihuak
Maiatzaren 25etik ekainaren 1era, udal gaztelekuetan
Maiatzaren 17an LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna-dela eta, Goxatu sexualitate eta genero aholkularitza zerbitzutik gaia lantzeko hainbat solasaldi antolatu dira. Solasaldien asmoa da aniztasunaz hitz egitea, uste faltsuak desmuntatzea, zalantzak argitzea, bizipenak partekatzea eta elkarrekin LGTBIfobia oro gaitzestea. 18 urte arteko gazteei zuzenduta daude.
Solasaldiak Trxintxerpeko, Antxoko eta Donibaneko Gaztelekuetan egingo dira.
- Trintxerpe: maiatzak 25, 17:30-19:30
- Donibane: maiatzak 31, 17:30-19:30
- Antxo: ekainak 1, 17:30-19:30
Animatu eta parte hartu!