Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/02/14

Zure iritzia entzun nahi dugu, Pasaiako LGTBI+ komunitatearen errealitatea ezagutzeko

Anonimotasunez, online, zure ikuspuntua bidal dezakezu martxoaren 15a baino lehen


Pasaiako Udalak irailean eman zion hasiera Pasaiako LGTBI+ errealitateak ezagutzeko diagnostikoari.

Laura Ré Berdintasuneko zinegotziaren iritziz “herritar asko izan dira gurekin elkartu eta haien iritziak partekatu dituztenak. Funtsezkoa da testigantza eta ikuspuntu horiek guztiak entzutea, diagnostikoa ahalik eta borobilena izan dadin”.

Horrez gain, online betetzeko galdetegi bat ere sortu dugu, parte hartu nahi duen pasaitar ororen iritzi eta ikuspuntuak beste modu batean ere jaso ahal izateko. Parte hartzeko epea martxoaren 15ean bukatuko da”, amaitu du Rék.

Proiektuaren helburu nagusiak Iñi Etxezarreta Eihera kooperatibako arduradunak gogorarazi ditu: “Pasaiako LGTBI+ komunitateak pairatzen dituen indarkeria fisiko eta sinbolikoak aztertzen eta identifikatzen gabiltza azken hilabeteetan. Horrez gain, herriko LGTBI+ errealitateen argazki eta irakurketa zehatza egingo dugu; amaieran, LGTBI+ pertsonen bizi-baldintzak hobetuko dituzten ekintzak eta neurriak diseinatzeko".

Pasaiako LGTBI+ errealitateak ezagutzeko galdetegia da ondorengo hau. Nahi duzun beste luzatu, eta kontrara, galderaren baten erantzunik ez badatorkizu, lasai utzi zuri. Zure izena pribatua izango da, hau da, ez da inon publikatuko. MILA ESKER!:

LGTBI+ bizitzak