Argitaratze-data: 2023/06/23
LGBT+ koloreak Pasaiako zebrabideetara itzuliko dira
Ekainaren 23an Trintxerpen
Ekainaren 23an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Euskadi Etorbideko (Trintxerpe) Azoka pareko zebrabideari koloreak itzuliko dizkiote Pasaiako eragileek eta LGBT+ mugimenduko kideek.
Kolektiboaren koloreak berreskuratzen lehena izango da Trintxerpe, baina, gainontzeko barrutietan ere gisa honetako ekimenak egitea aurreikusten dute eragileek.
Pasaiako Udala herri mugimenduaren dinamiken laguntzaile izango da, eta horregatik, horrelako ekimen gehiago antolatzeko eta udalarekin harremanetan jartzeko gonbita egin nahi diegu herritarrei.