Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/10/11

Lezobideko igogailu berriaren kontratazioa hutsik geratu da eta berriro aterako da lizitaziora

Lezobideko igogailu berriaren obrak kontratatzeko lehiaketa hutsik geratu da, eskaintzarik ez dagoelako. Lanak 445.000 €-tan (BEZa barne) lizitatu ziren, eta, une honetan, udal-zerbitzu teknikoak espedientea berriro lizitatzeko egin daitezkeen aldaketak baloratzen ari dira.

Proiektuaren arabera, Donibanen, Meipi inguruan, hiri-igogailu bat eraiki eta jarriko da, Lezobide eta Bordalaborda kaleen arteko desnibela gaindituko duena, eta Udalaren asmoa da ahalik eta lasterren esleituta egotea. Lezobideko igogailua Pasaiako goi-auzoen irisgarritasuna hobetzeko udalerriko planen parte da.

PROIEKTUA: