Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2022/09/15
Lezobideko hiri-igogailu berria
Urtea amaitu baino lehen, eraikuntza-enpresa kontratatuko da
Udalak kontratazio-espedientea onartu du Donibanen hiri-igogailu bat eraikitzeko eta instalatzeko, Meipi inguruan, Lezobidea eta Bordalaborda kaleen arteko desnibela gaindituko duena. Aurreikusitako inbertsioa 445.000 €-koa da (BEZa barne), eta lanak urtea amaitu baino lehen esleituta egongo dira.
Pasaiako alkate Izaskun Gomezek udalerriko goi-auzoen irisgarritasuna hobetzeko planen barruan kokatu du proiektu hau, alderdi hori erabakigarria baita bizilagunen bizi-kalitatean: “igogailu berriak hobekuntza handia ekarriko du eremu osoaren irisgarritasunean, batez ere mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat eta adinekoentzat”.