Argitaratze-data: 2022/10/04
Lezotik Donibanerako errepidean trafikoari eragin diezaioketen lanak
Urriaren 6tik aurrera

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa Sailetik aditzera eman dute, Lezo eta Donibane arteko bidegorriaren eraikuntzarako zundaketa-lanak egingo dituztela urriaren 6tik aurrera, 5 edo 6 egunetan, eta lan horien ondorioz trafikoan aldaketak izan daitezkeela Lezo eta Donibane arteko errepidean (GI-3440).
Halaber, Aldunditik adierazi dute lanek dirauten bitartean autoak txandaka ibiliko direla bi noranzkoetan, obrak egiteko Lezoranzko norabideko erreia itxi behar delako.