Argitaratze-data: 2023/07/05
Pasaiako Portu Agintaritzako eta udal gobernuko ordezkari berriek lehen bilera egin dute
Uztailaren 4an
Gaur goizean, Pasaiako Portuko Agintaritzaren lehendakaria eta zuzendaria, Joakín Telleria eta David Candelario, Pasaiako udaletxean bildu dira Teo Alberro Pasaiako alkatearekin eta Iraitz Pazos hirigintza eta ingurumen zinegotziarekin.
Bilera adeitsua izan dute, elkar ezagutzeko eta Pasaiako badiaren etorkizunerako erronkak eta helburuak mahai gainean jartzeko. Bi erakundeak bat etorri dira portuaren eta hiriaren arteko harremana hobetzen jarraitzeko urratsak emateko premian, lankidetzatik eta elkar ulertzetik abiatuta.
Udaleko eta Portuko ordezkariek beste bilera bat egitea adostu dute hil honen amaieran, Pasaiak dituen erronkak partekatzeko eta horiei nola ekin aztertzeko.