Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/08/22
Herriko zenbait gunetan lauzak aldatu dira
Oinezkoen segurtasuna bermatzeko mantentze-lanak dira
Pasaiako Udalak herriko zenbait gunetako lauzak aldatu ditu egun hauetan. Mantentze-lan horiek, zehazki, Donibaneko Lezobidea kalean eta Trintxerpeko Euskadi Etorbideko eta Jaizkibel kaleko bidegurutzean egin dira.
Oinezkoen segurtasuna bermatzeko lanak dira, batez ere, erorikoak prebenitzeko.
Lan horiek jarraipena izango dute, abisuak jaso ahala erantzuten baitu Zerbitzuen Saila

