Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2023/06/29
LAURAK BATek bere APPa aurkeztu du, komertzializaziorako eta fidelizaziorako irtenbide digitala
Sustapen kanpainan (uztailaren 26ra arte) bizikleta elektriko tolesgarri bat zozketatuko dute
Laurak Batek bere app berria aurkeztu du Trintxerpen. Aurkezpenean izan dira Laurak Bateko Mari Carmen Mogilnicki eta Raquel Domínguez eta Oarsoaldeko Ibai Kortabitarte.
Erakundeetako ordezkariak ere bertaratu dira: Teo Alberro (Pasaiako alkatea), Mikel Garcia (merkataritza zinegotzia eta Antxoko alkateordea), Iraitz Pazos (Trintxerpeko alkateordea), Julen Rodríguez, Loreto Osa, Enara Mecerreyes Andrea Palomares eta Lore Suárez zinegotziak.
Bertan izan dira, halaber, Fran Hernández eta David García (Iguana IT), Beatriz Brosa eta Nekane Agirrezabala (Oarsoaldea), Elena Eizaguirre (Ikertalde), Alicia Osa (Lezokoak) eta Ruben Herrero (Caja Rural de Navarra). Laurak Bateko zuzendaritza-batzordeko kideek eta Pasaiako hainbat merkatarik ere tresna horren berritasunen berri izan dute.
APP BERRIA
COVIDak, gerrek, krisi energetikoak eta tankerako egoerek sortutako konplexutasun ekonomikotik harago… Merkataritza-eredua pixkanaka aldatzen ari da, baina atzera bueltarik gabe.
Gure gizartean, hainbat belaunaldik kontsumitzaile-profil desberdinak dituzte; bide asko daude produktuetara iristeko, arlo digitala etengabe hazten ari da, aurrerapen digitalekin, eta horrek aukera ematen du “datuak” eta negozioak beste era batera kudeatzeko.
Aldaketa azkarren testuinguru honetan, Laurak Bat elkartean ikusi zuten aurrerapauso bat eman behar zutela, eta elkarteko kide diren establezimenduei eta kontsumitzaileei eskaintzen dizkien zerbitzuak modernizatu behar zituztela. Horretarako, tresna berri bat jarri dute martxan, bere establezimenduetarako APP bat.
Teknologia berriak aliatu ezin hobeak dira merkataritza-kudeaketa aldatzeko; izan ere, bezeroarekin komunitatea sortzea eta bezeroa fidelizatzea ahalbidetzen dute; eta, aldi berean, datuek aukera ematen dute merkataritza-estrategiak hartzeko.
HELBURUAK
APPa Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzaren finantza-laguntzarekin eta Pasaiako Udalak finantzatutako laguntza teknikoarekin egin da, eta elkarteak modernizatzeko eta sustapen kolektiboko ekimenak bultzatzeko jarduera bat da.
Elkarteak Pasaiako merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduen eta kontsumitzaileen zerbitzura jartzen duen tresna bat da.
Alde batetik, establezimenduentzat honako hauek ahalbidetzen ditu:
- Laurak Bateko establezimenduetan fidelizatzeko sistema bat sortzea, komunitatea osatzeko (Laurak Bateko bezeroekiko zuzeneko komunikazioa), bezeroek Laurak Bateko establezimenduekiko duten fideltasuna saritzeko eta tokiko kontsumoa sustatzeko Laurak Bateko establezimenduetan.
- Bestalde, Laurak Bateko establezimenduetan egindako erosketen datuak eta erregistroak lortzea, horrek aukera ematen baitigu gure bezeroen kontsumo-ohiturak eta portaera ezagutzeko, eta horien arabera merkataritza-estrategiak diseinatzeko.
- Salmentak komunikatzeko eta sustatzeko bide bat izatea, planteamendu digital eta berritzaile baten bidez.
Bestalde, app-ak aukera ematen die kontsumitzaileei:
- Pasaiako establezimenduak ezagutzeko, baita produktuen eta zerbitzuen eskaintza eta promozioak ere.
- “Sariak” eskuratzeko, bertako negozioetan egindako kontsumoengatik.
- “Aintzatespena" lortzeko, udalerriko establezimenduekin erakutsitako konpromiso eta fideltasunagatik.
FUNTZIONAMENDUA
Laurak Bat-en zerbitzu berria hodeian dago, eta fidelizazio-APP bat da, baina erabiltzaileak nabigatzailetik ere sar daitezke, APP-a deskargatu beharrik gabe.
Bezeroek erabiltzaile bat eta pasahitz bat sortu behar dituzte, eta APP-an alta eman. Alta eman ondoren, Laurak Bateko establezimendu guztiak kontsultatu ahal izango dituzte, haien produktuak eta zerbitzuak, eta establezimendu bakoitzaren eskaintza edo kanpaina bereziak.
Kanpainetan parte hartzeko, QR kode bat eskaneatu beharko da, PUNTUAK lortzeko. PUNTU horiek metatu egingo dira eta horien truke SARIAK eskuratzeko aukera izango da.
Kanpaina datorren ekainaren 28an hasiko da.
BIZIKLETA ELEKTRIKO TOLESGARRI BATEN ZOZKETA
Laurak Batek interes handia du gure LAURAK BAT aplikazio berriaren deskarga eta erabilera bultzatzeko. Horregatik, lehen kanpaina bat jarri nahi izan du martxan, interakzio asko eragiteko, bezeroak APP-a erabiltzeko ohitura har dezaten eta elkarteko kideek eskaintzeko ohitura har dezaten.
Kanpaina horren izena hau da: APP BERRIA. Eta horren bidez lortu nahi du Laurak Bateko kide diren establezimenduetan kontsumitzen duten bezeroek aplikazioa deskargatzea eta ahalik eta gehien erabiltzea. Erabilera bakoitzean bizikleta tolesgarri baten eta kasko baten zozketan parte hartzeko txartela eskuratuko dute erabiltzaileek. Zozketa uztailaren 28an izango da. Kanpaina uztailaren 26ra arte egongo da zabalik.
APP-a deskargatu nahi baduzu, sakatu ondorengo irudian: