Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/11/03

Amaitu dira Larrabide kiroldegiko irisgarritasuna hobetzeko lanak

6.241,39 euroko kostua izan dute

Azken asteetan, Pasaiako Udalak Donibaneko Larrabide kiroldegiko harmailetarako irisgarritasuna hobetzeko lanak egin ditu. Lehen, bideak aldapa handia zuen, eta iparraldeko harmailetarako irisgarritasuna ez zen egokia.

Eremua garbitu ondoren, hormigoizko bide bat egokitu da, sarrerako kota berean. Horrela, bide guztia horizontala da, eta irisgarritasuna hobetzea lortu da, bai gurpil-aulkiak erabiltzen dituztenentzat, bai haurren aulkiak erabiltzen dituztenentzat.

Pasaiako Udalak 6.242,39 euro inbertitu ditu guztira lan horiek egiteko (BEZa barne).